Ni eta nire gizartea

Gaur egun bizi garen gizartean gauza onen eta txarren nahasketa bat aurkitzen dugu. Aldaketa bat sortzea nire eskuan egongo balitz, moldaketa nabarmena egingo nuke. Baina nondik hasi…?

Nolako gizartean bizitzea gustatuko litzaidake pentsatu beharra dago. Nik uste dut gizarte perfektua ez dela existitzen, baina bai uste dut bakoitzak aldaketa txikiak eginez mundu hobeago batera helduko ginatekela. Inbidia, norberekeria eta korrupzioa batez ere baztertuko nituzke.

Baloreak garrantzitsuak dira zergaitik mundu honetan gauza materialak bakarrik deitzen digute gure arreta (erropa, mobila, kotxea…). Pertsonak etxean eta kalean ezberdinak gara. Portaera eta izaera eredu batzuk jarraitu behar ditugu bestela arraroa zara. Natura eta animaliak zaindu behar ditugu gure etorkizunerako, eta ez izan ardura gabeak gure ingurumenarekin. Jaso dugun hezkuntzak garrantzi haundia dauka gure izaeran baina errez desbideratu ahal gara, telebistak, sare sozialak, lagunak eragin handia dute horretan.

Beste alde batetik, denok etxebizitza bat eta lana edukitzeko eskubidea daukagu, inork ez duelako kalean bizi behar eta dirua irabazteko bizirauteko oinarrizko gauzak edukiteko.

Denok gure partetik zerbait jartzen badugu, GIZARTEA HOBEAGOA IZANGO LITZATEKE!!!

https://youtu.be/09Wqj2TL_1k

“Estatuak du indarkeria legitimoki erabiltzeko monopolioa”

Nik uste dut esaldiak esan nahi duena dela gaur egun estatuaren menpe gaudela gizarte osoa, eta berak daukala gu kontrolatzeko ahalmena.

Estatuak legeen arabera monopolio hori sortu behar du eta gizaki guztien eskubideak eta herritarren askatasun politikoak, errespetatu eta kontuan hartu behar ditu. Denen eskubideez arduratzea eta iritziak onartzea oso garrantzitsua da.

Gizarteak ez du jasan behar Estatuaren langileak beraien ahalmenak bere interesen mesedetan erabiltzea, pertsonalki edo talde batentzako izan dezaten.

Estatuaren kontrolean txanda hartzen duten ordezkari politikoek ezkerreko, zentroko edo eskuineko ideologiak dituzte. Interes indibidualak edo taldekoak ere badituzte. Pertsona horiek estatua erabil dezakete giza eskubideak, askatasuna eta justizia sustatzeko, edo era berean, gehiegikeriak erreprimitzeko eta beraien fortunak handitzeko.

Estatuak herriaren aurrean eta ordezkatzen duten gizartearen aurrean, duten botere izugarriaren erantzule dira. Lana jakinduriarekin, segurtasunarekin eta neurri batean egin behar dute, gizartean mina, beldurra eta desadostasuna ez eragiteko.

Beraz kontrola ongi dago baina denen mezedeetan izan behar da, denok berdinak garenez, berdintasunez tratatuak izan behar gara.

Animo denei eta goazen MUNDUA ALDATZERA!!!

https://youtu.be/na8oYEo0-yU

Ni handitan, politikari izan nahi dut ✍🏻🤓📋

Hasteko komentatzea ez litzaidakela gustatuko inola ere ez zirujaua, politikaria eta albaitaria izatea, baina blog hau politikaria izateari buruz doa eta ez daukat besterik.

Nik politikaria izango banintz gauza asko aldatzea gustatuko litzaidake. Legeak justoagoak izan daitezen “bere neurrian” aplikatuko nituzke eta ez beti boteretsuen alde. Estatuaren diru-sarrerak, alde batetik osasungintzan, irakaskuntzan eta zientzian inbertitzean, eta beste alde batetik laguntza sozialak eta erreztasunak etxebizitzarako eta lanerako erabiliko nituzke.

Politikaria bazara, etorkizuna ziurtatuta daukazu baina bide zuzenetik ez bazabiltza arazoak eukingo dozuz eta tentazio asko: diru erreza, korrupzioa, prebarikazioa eta pikutara dana.

Gaur egun telebistan ikusten denez politikariak herriaren alde lanean, ideia berriak eskaintzen krisiaren aurka eta etorkizunaren alde, edo beraien ospea elikatzen boterean mantentzeko?

Beti egongo da batenbat alderantziz pensatuko duena edo beste ideologi batekoa, hau da nire aurka egongo dena niri zapaldu nahian desprestigiatzeko. Azkenenean lanagaz, idea onakaz eta bide zuzenetik bazabiltza, jendeak beraien alde egiten duzula argi ikustean zuregan konfiantza osoa jarriko dute!

Estatuak behar duen superheroia izango nintzateke!

https://youtu.be/-nbq6Ur103Q

Koronabirusa, etika edo morala?

Hainbat leku desberdinetako pertsonak, ongi dakigunez, koronabirusa hasi zenetik geldirik dagoz, baina ezin gara alde txarrarekin geratu. Gutxinaka-gutxinaka, normaltasuneratz bideratzen hasi gara.

Haurrak dira etxean egotea txartoen daramatzatenak, pasadan asteburuan kalera irtetzen lehendabizikoak izan ziren. Jarrita zegoen araua zen haurrekin guraso bat bakarrik atera ahal zela eta txandakatzen joan beharko zireala. Emaitzak katastrofikoak izan dira.

Hainbat kale ezberdinetatik hainbat ume eta guraso desberdin zeuden elkarrekin ibiltzen eta jolasten. Haurren eta batez ere beraien gurasoen jarrera etikarekin lotuko nuke gobernuak esandako pautei ez dietelako kasurik egin eta nahi izan duten bezala jokatu dutelako. Nork daki zein izango den horren ondorioa?

Zornotzan ere errespetu falta handia izan duten pertsona asko atera direla esan dute, nik pertsonalki ez ditut ikusi nire etxe ondoko auzoan ez delako inoiz jende asko pasatzen.

Kasu honetan jarrera moralak erreferentzia egiten dio arauei kasu egin behar zaiela eta errespetuz, lasaitasunez eta seriotasunez aurrera egitea lortuko dugu.

Koronabirusak ezingo du gurekin, denok batera indartsuagoak gara!

https://youtu.be/MCwYOsOCUgg

Gizakiak, generoa eta sexua

Gizakiok dugun ezaugarri berezietako bat generoa da. Gu benetan zer garen definitzeko, ez dago erantzun espezifiko bat: batzuk emakumeak edo gizonak garela uste dute, beste batzuk animaliak bakarrik, besteek beste mundu desberdi batetik gatozela edota ez daukagula generorik…

Gai honetaz nik uste dudana da generoa eta sexua daukagula, baina 2 mota desberdin. Lehenengoa jaiotzen garenarekin da (zu neska edota mutila jaio zaitezke), baina gerta ahal daiteke zu horrekin konforme ez egotea eta beste gauza bat pentsatzea. Horrekin bigarren motara sartzen gara, honek generoarekin zerikusi handiagoa dauka.

Izan daiteke zu jaiotako gorputz horrekin edota izaerarekin konforme ez egotea eta beste genero bat duzula pentsatzea. Adibidez: Izan daiteke Alex deitutako pertsona batek, mutila jaiotzea, baina bere generoa eta bera neska sentitzea, orduan Alex neska bat izango litzateke. 

Bakoitzaren generoa GUK SENTITZEN DUGUNA da!

Garrantzitsua da jakitea generoa gure garunean dagoela eta sexua gure hanka artean. Sexualitateak ere guregan eragina dauka eguneroko bizimoduan, eta inguru modernizatu batean bizi garenez sexu aukeraketa zabaldu egin da. Sexuari buruz gehiago aipatu baino arinago, garrantzitsua da esatea sexua zu jaiotzen zarenarekin dela eta generoa bakoitzak uste duena bere buruagaz da.

Antzina norbait bikotekidea edota gustuak aukeratzeko orduan ez zeukan askatasunik, familiako kideek aukeratzen zutenarekin ezkondu behar ziren edota mutilak bere emakumea bilatu. Mutilak neskekin eta neskak mutilekin ezkondu behar zirean, ez zegoen sexu berdineko pertsona batekin maitemintzeko aukerarik. Gaur egun LGTBI bezalako elkarteekin sexu aukeratzeko eta gu-geu izateko ASKATASUNA daukagu.

Gustu desberdinak daude:

Heterosexuala: Pertsona bati bere sexu kontrako bat den norbait gustatzea.

Lesbiana: Emakume bati beste emakume bat gustatzea

Gay: Gizon bati beste mutil bat gustatzea

Bisexuala: Gizonak eta emakumeak gustatzea

Transexuala: Sexu kontrako pertsona bezala identifikatzea zu-zeu

Asexuala: Ez bati ez bestearengan erakarpenik izatea

Pansexualak: Pertsonek barrutik diren bezalako pertsonak maitatzea, berdin dio kanpokoak

Metrosexualak: Norbait bere buruarekiko maitasuna

Nik uste dudana da ez dela leku finko batean kokatu behar, bakoitzak gustu ezberdinak dituztelako eta horrek ez du esan nahi aukera bat bakarrik egokia denik. Bakoitzaren aukera errespetatu egin behar da eta norberak bere bihotzak esaten diona egin behar du beldurrik gabe. Garrantzia bihotzak dioena da.

ZU ZAREN BEZALAKOA ERAKUTSI MUNDUARI!

https://youtu.be/l6eyRQYx4nM

Gizakiak

Izaki sozialak gara ala bakardadean bizitza zoriontsu bat izan dezakegu? Nolakoa izango litzateke? Kapazak izango ginateke bizitza hori eramateko?

Pertsonalki uste dut biak garela (bai izaki sozialak eta baita bakartiak ere), uste dut hori pertsonaren arabera doala. Askok bizitza sozial bat eramatea nahiago dute lagunekin egoteko, festetara joateko, pertsona berriak ezagutzeko…

Beste batzuk, aldiz, lotsatiagoak dira edota bakarrik beraien gauzetaz pentsatzen egotea gustatzen zaie, horregatik bizitza bakartiago baina harro bat eramatea gustatzen zaie eta bukatzeko, badaude bizitza bi hauetako nahasketa bat eramaten duten pertsonak.

Nire iritziz, bakoitzak nahiago duen bizitza eraman behar du eta horrekin konformatu, denak ez garelako berdinak eta bakoitzak gustu ezberdinak dituguz.

Nik uste dut izaki sozial baina bakartia ere naizela. Asko gustatzen zait eskolan lagunekin egotea eta beraiekin barre asko botatzen ditut, baina batzuetan bakarrik egotea eta nire buruarekin denbora pasatzea primeran dagoela uste dut.

Bi bizitza horrek guztiz kontrakoak dira baina biak ongi daude, bietako edozein bizitzeko kapazak gara gizaki guztiak. 

Animatu eta ZU zaren bezalakoa IZAN!

https://youtu.be/cmWdDK8x__g

Gure Kultura!!!

Nire iritziz Espainiako eta Euskal Herriko kulturak mundu osoan dauden politenetariko batzuk direla pentsetan dut eta gainera Europako eta beste kontinente batzuetako herrialde askok ikasi beharko lukete gure kulturari buruzko hainbat ezaugarri.

Alde batetik uste dut Espainiako probintzi bakoitzak gauza desberdinak erakutsi ahal dizkigula (bertako abestiak, janzkerak, festak, ohiturak….) baina gure kultura berezi honetatik UNIBERTSAL bihurtu beharko genitizkeen ezaugarriak gure dantzak eta elikagaiak dira. Dantzen bidez poztasuna eta bakea jar dezakegula munduan pentsatzen dudalako eta elikagaien bidez beste kulturei gure zapore desberdinak zabaltzea gustatuko litzaidake (patata tortilla, pil-pil bakailaoa, intxaur saltsa, torrijak…)

Baina beste alde batetik, gure kulturan dauden ekintza asko alde batera utzi behar dituguz inork ere ez ezagutzeko. Konkretuki, animaliei egiten dizkiegun tratu txarrei buruz hitz egiten nabil. Adibidez: Tauromakia, Lekeitioko antzarrak, San Vicente de Martirreko jaietan Manganesen dorre batetik ahuntza botatzea….

Niretzako hori beste kulturei Espainian animaliei zein TXARTO tratatzen diegun erakustea litzatekelako.

Blog honen bitartez guk daukagun kultura polita ezagutzera animatzen dut jendea, ezusteko polit bat aurkituko duzuelako hemennn!!!!

https://youtu.be/5q7jv1TxGe4

El futuro de la evolución

Testua irakurri ostean, bertan jorratzen diren gai nagusiak: unibertsoa, ezagutza eta ikerketa, giza garuna, kontzientzia objektiboa, eboluzio zientifikoa, etika, gizadiaren eboluzioa eta bere erronkak dira.

Unibertsoak BERAK pentsatu egiten du eta guk gure burmuinarekin pentsatu eta jabetu egiten gara, Pentsamendu zientifikoa , errealitatea ulertzeko elkarrekin lan egiten duten adimen artean sortzen da. Eboluzio kulturala eta zientifikoa transmisio-prozesu horizontala eta bertikal arinean igarotzen da. Gizateriaren hazkundea, espazioa eta baliabideen beharrizana habitat iraunkorrak ezabatzearen edo murriztearen aurrean eta aldatutako geneak beste ez-hilgarriengatik ordezkatuta.

Aipatutako gaien lotura guzti hauek komunean daukatena da gizakiak egokien ikusten duen eboluzioaren norabidea zuzentzeko IA gai dela.

Nik uste dut oso interesgarria dela giza espezieak bilakaera zientifikoaren heriotza eragiten duten gene txarrak aldatu ditzaketela eboluzio zientifikoaren bitartez. Beste alde batetik gure espezieen aniztasuna errespetatu behar dugu eta habitatak kontserbatu.

Gaur egunean oso nabaria den koronabirusarekin duen gaurkotasuna da birus ezezagun eta berri bat dela, oso hilkorra da eta gure esku dago prebentzio neurriak oso serio hartzea. Zientifikoek txerto berri baten bila daude lanean gelditu gabe. 

Koronabirusak kontzientzia berri baten sorrerarekin duen eragina litzateke, kontzientzia sozial berri bat eskatzen digute birus txar berri honen aurrean, denok parte hartu behar dugula, bakoitzak ahal duen neurrian, emandako argibideak seriotasunez jarraituz eta horrela birusa gaindituko dugu!

https://youtu.be/zolUIa1kT9E

Metafisika eta Jainkoa

Metafisikak Jainkoa aztertzeko duen jarrera irakurri eta gero konturatu naiz Jainkoa bakarra dela eta uste dutela berak EZ duela inoren presentzia behar bera existitzeko.

Metafisikaren ikuspuntutik Jainkoa nondik datorren esatea OSO ZAILA da, hain bikaina delako.

Elkarrekin duten erlazioa (Jainkoak eta metafisikak) da Jainkoa nolakoa den azaltzeko teoria dagoela.

Nire eritziz egia da denok ez dugula Jainkoaren teoria berdina, bakoitzak Jainkoa modu desberdin batean ikusten dugulako eta izan daiteke ere beste batzuen Jainko hori ez ikustea ez dutelako horrengan sinesten.

Horretarako bost jarrea daude Jainkoa nola ikusten duzun arabera.

Ateismoa: Beraiek ez dute Jainkoarengan sinesten ezan dudan bezala eta 2 ikuspegi desberdin daude: Bat Ateismo Praktikoa da, arlo honek Jainkoarekin zerikusia daukan guztia alde batera uzten edo gaitzezten dute. 

Bestea Ateismo Teorikoa da, uste dute Jainkoa existitzen dela pentsatzea tontakeri OSO handia dela.

Beste jarrera bat Agnostizismoa da. Arlo honek Jainkoaren existentzia ez du deusestatzen ezta baieztatzen ere.  Modu “pasibo” baten jokatzen dutela esan dezakegu. 

Hori egiten dute ez dutelako FROGARIK Jainkoa existitu egiten den edo ez adierazteko.

Panteismoak uste du Jainko erreal bat dagoela baina ez dagoela beste leku “imaginario” batean. Beraien jainkoa ERREALITATE FISIKOA da.

Teismoak mundua sortu duen Jainko bat dagoela uste du. Haien ustez, Jainkoa gizakietaz arduratzen da.

Azken jarrera Deismoa da, honek Jainkoak mundua sortu duela uste du, baina Jainkoa INPERTSONALA dela uste du ere.

Pertsonalki ateratzen dudan ondorioa da arlo guztiak desberdinak izan arren denak oso imteresgarriak dira eta errespetuz jokatu behar dugula, bakoitzak nahi duena pentsatzen duelako.

Pentsatzea librea da, denok dugu pentsatzeko eskubidea!!

https://youtu.be/pe6Lk2lqiR8

Zoriontasuna

Zein da zoriontsu bizitzeko formula? Benetan existitzen da formularen bat?

Nik uste dut zoriontsasuna munduan dagoen gauzarik politenetako bat dela, irribarre batekin mundua beste modu batean ikusten duzulako (kolore gehiagorekin, argitsuago, baketsuago….)

Ez dut uste formularik existitzen denik zoriontsu izateko, egin behar duzun bakarra da momentu guztiak topera aprobetxatu eta tristurak eta bakardadea alde batera utzi.

Gainera, inguruan mate dituzun pertsonekin bazaude (familia, maskotak, lagunak…) zoriontasun hori INDARTSUAGO bihurtzen dela.

Has gaitezen mundua modu positibo eta alai batean ikusten hobeto bizitzeko!

https://youtu.be/ZbZSe6N_BXs